viernes, 22 de febrero de 2013

INAUTERIAK. Asier

                                         

                                                         INAUTERIAK



Inauteriak bereziki Europan eta Amerikako hiri eta herrietan neguaren bukaera aldera jendeak mozorroturik ospatzen dituen jaiak dira, desfileak eginez edota besterik gabe jai-giroan murgilduz, kantuz, dantzan eta zarata eginez. Inauterien ezaugarri berezia da, beste jaien aldera, umore, parodia eta satira giroa.
Jai hauetako giro alai eta bizia islatzearren, inauterietako adituek "denbora kartsu bizia" eta "jaien jaia" erabili izan dituzte euren definizioetan. 
Inauteriak ospatzen diren herrialdeetako hizkuntza gehienetan izendatzeko gehien erabiltzen den terminoa karnabala da.
Historikoki, kristautasunaren tradiziotik abiatzen diren jaiak dira.